Charpy-ren talka-saiakuntza

Material bat karakterizatzeko beharrezkoak diren ezaugarrien artean zailtasuna dago. Charpy-ren talka-saiakuntza erabiltzen da materialen zailtasuna esperimentalki kuantifikatzeko. Zailtasunak materiala hautsi aurretik xurga dezakeen  energia-kantitatearen balioa adierazten du.

Charpy-ren talka-saiakuntzan, makinan honako atal nagusi hauek bereizten dira: 

  1. Pendulua eta mailua.
  2. Probetaren jesarlekua.
  3. Neurgailua (eskala).
Charpy makina

Charpy-ren talka-saiakuntzaren eskema.

Saiakuntzaren hasieran, pendulua altuera jakin batean kokatzen da; ondoren, geldiunetik askatzen da. Pendulua bertikaletik pasatzean, mailuak probetaren aurka talka egingo du. Talkaren ondorioz, probeta hausten da, eta jarraian, pendulua altuera berri batera igoko da. 

Energia-kontserbazioaren printzipioaren arabera:

“Energia ez da sortzen ezta xahutzen, transformatu baizik”.

Energiaren kontserbazio-printzipioaeta saiakuntzan eragiten duten faktore bakarrak altuera-diferentzia eta makinaren funtzionamenduak eragindako marruskadurak direla kontutan hartuz, honako adierazpena lortuko dugu: 

Charpy-ren makinak daukan neurgailuaren bitartez saiakuntza bat egitean, zuzenean lortuko dugu energía potentzialaren aldakuntzaren balioa.

Energia potentzialaren aldakuntza, marruskaduraren ondorioz xahuturiko energia eta probetak haustean xurgaturiko energia-kantitatearen arteko batura izango da. Probetak xurgaturiko energia-kantitatea kalkulatu nahi badugu, Charpy-ren talka-saiakuntzan lortutako balioari funtzionamenduagatik sortutako marruskaduraz xahuturiko energia kendu beharko diogu. 

Marruskaduraren ondorioz galdutako energia kalkulatzeko lehenik probeta jarri gabe saiakuntza bat gauzatuko dugu. Horrela, penduluko eskalak marruskadura zenbateko energia suposatzen duen  adieraziko digu.

Beraz, entseguan lortutako balioari, marruskadurarengatik sortutako energia-galera kenduz, materialak haustean xurgatutako energia-kantitatearen balioa lortuko dugu; hau da, zailtasuna. 


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search